Hernani Lanbide Heziketa: Gizarte Berrikuntzako LHII
Lanbide heziketaren helburu nagusia da ikasleak lanbide ezberdinetan jarduteko gaitasunetan trebatzea, gizartean eta enpresetan eskaerarik handiena eta etorkizunik hoberena duten lanpostuetarako prestatzea beti ere ezaguera tekniko eta praktikoetan oinarriturik.
Lanbideko ikastaroak
ostirala, 2021eko urtarrilak 8
Lanbideko bi ikastaro hasiko dira urtarrilean, bata tornoa eta fresa (UF0881) eta bestea CAD 3D Solidworks (CAD 3D). Ikastaro honetan 3D inprimagailuak erabiliko dira. Ez galdu aukera, eman izena beheko estekan:
- Mecanizado torno y fresadora
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
asteazkena, 2020ko azaroak 25
Gaur, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileok ere ez gara isilduko arazo honen aurrean.
Emakumearen kontrako indarkeriari ez!!!
Emakumeak Lanbide Heziketan
asteartea, 2020ko azaroak 3
"Lanbide Heziketako zifrak aldatu nahi ditugu eta gurean emakume gehiago egotea nahi dugu"
Lanbide Heziketako erronketako bat da berdintasuna, oraindik emakume askok ez baitituzte ziklo industrialak aukeratzen. Artikulu honetan hainbat datu eta ikasle batzuen esperientzia ezagutu ditzakegu.
Doako ikastaro berriak azaroan
osteguna, 2020ko urriak 22
Azaroan doako ikastaro berriak jarriko dira abian. Matrikula zabalik dago.
Ez galdu aukera, deitu eta eman izena!
Ikastaroak doan
asteartea, 2020ko urriak 6
Adi! Doako ikastaro berriak eskainiko ditugu laster. Mekanizazioko fabrikazio prozesu osagarriak (70 ordu) eta Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioa mekanizazioan (30 ordu).
Deitu eta jaso informazioa, aukera paregabea da!
Matrikula 2020-2021
astelehena, 2020ko uztailak 20
2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako ERREGIMEN PRESENTZIALEAN (eskaintza osoa eta eskaintza partziala) onartzeko eta matrikulatzeko egutegia.
Idazkaritzako arreta ordutegia
- Uztailaren 7a: Behin-behineko zerrendak, onartuak, ez-onartuak eta baztertuak.
- Uztailaren 8ra arte: Behinbehineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea.
- Uztailaren 13: Behin-betiko zerrendak, onartuak, ez-onartuak eta baztertuak.
-
Uztailaren 13tik 17ra, biak barne: Onartutako ikasleek matrikula egiteko ohiko epea.
-
Uztailaren 21etik 31ra, biak barne: Ezohiko matrikulazio-epea, I. fasea. Ikastetxea itxita egongo da uztailak 27tik obrak egiteko.
Oharrak:
- Hitzordua eskatzea gomendagarria da itxaronaldiak ekiditeko.
- Aurrematrikula egiten ez duenak ezingo du matrikula egin iraila arte, eta orduan bete gabe gelditu diren zikloetan bakarrik egin ahal izango du.
- Aurrematrikulan gutxienez 10 aukera betetzea gomendatzen da.
Zikloaren ikasketa osatu aldi berean enpresa batean lan eginez