Mantentze-Lan Elektromekanikoa

  • ostirala, 2021eko maiatzak 14 |
  • hernanilanh.eus
Instalatze eta Mantentze Lanak lanbide-arloaIraupena:   2000 ordu, bi ikasturte, hauetatik 380 h lantokietan.
Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze lanak

 

 
HELBURUA:  
  Makineriaren eta industria-ekipoaren mantenimendua eta konponketa kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta eskatutako epeetan egitea. Linea automatizatuen produkzioa eskatutako kalitate, kopuru eta epeetan lortzea, giza baliabideak koordinatuz eta ekipoak eta produkzio-sistemak fidagarritasun- eta erabilgarritasun-baldintzetan mantenduz. Makineriaren eta industria-ekipoaren muntaia eta plantako instalazioa egitea, saldu ondoko zerbitzu teknikoa kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta eskatutako epeetan emanez.

 

 

 

 

LAN MUNDUAN ZEREGIN NAGUSIAK: 
 

 

  • Mantentze-lanetako mekanikaria.
  • Industria-muntatzailea.
  • Tresneria elektrikoetako muntatzailea.
  • Tresneria elektronikoetako muntatzailea.
  • Linea automatizatuetako mantentzailea.
  • Tresneria-ondasunetako muntatzailea.
  • Automatismo pneumatiko eta hidraulikoetako muntatzailea.
  • Industria-instalatzaile argiketaria.
  • Kontrol, neurketa eta doitasuneko tresneriaren mantentze-lanetako eta konponketako argiketaria.
Pieza ezberdinak eskuetan

 

HAUXE IKASI BEHARKO DUZU

 

Lehenengo ikasturtean
Orduak / Astero
Orduak / Guztira
0949. Fabrikazio-teknikak  7 231
0951. Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak  8 264
0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak  7 231
0954. Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak  7 231
E-100. Ingeles teknikoa  1  33
     
Bigarren ikasturtean
Orduak / Asteko
Orduak / Guztira
0950. Lotura- eta muntaia-teknikak  5 105
0953. Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak  9 189
0955. Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak  8 168
0956. Laneko prestakuntza eta orientabidea  5 380
0957. Enpresa eta ekipen sortzailea  3  63
0958. Lantokiko prestakuntza   380

 

Eskuorria: Mantentze-Lan Elektromekanikoa OCD - Oinarrizko Curriculum Diseinuaren azala